Prentsa arduraduna:
Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 688 92 90 88
E-mail: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Prentsa arduraduna:
Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 688 92 90 88
E-mail: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
• Partyak pandemiaren aurreko zifrak berreskuratu nahi zituen pixkanaka, baina gaur amaituko den edizioak aurreikuspen guztiak gainditu dituenez, antolatzaileek uste dute topaketa teknologikoa azkar itzuliko dela Covid aurreko parte-hartze mailara.
• Sabino San Vicente Euskaltel Fundazioko zuzendari eta Euskal Encounterreko koordinatzaile nagusiak nabarmendu du zaleek gogo handiz gozatu dutela hitzorduaz eta parte-hartze handia izan dutela jarduera-arlo guztietan, pandemiaren aurreko bilkuretan baino gehiago.
• Lau egunez eskainitako dozenaka hitzaldi eta tailerrek ere jarraipen handia izan dute. Bereziki azpimarragarriak izan dira konputazio kuantikoarekin, auto elektrikoarekin, adimen artifizialarekin, zibersegurtasunarekin, errealitate areagotuarekin, avatarrekin edo metabertsoarekin lotutakoak.
• Euskaltel Fundazioak antolatu du Euskal Encounter, Eusko Jaurlaritzaren (SPRIren bidez), Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskaltelen babesarekin. Telekomunikazioen euskal konpainiak eskaintzen du parte-hartzaileentzako internet-konexio bizkorra, segundoko 60Gb-ekoa.
Auto elektrikoa alternatiba bideragarri bakar gisa, Pegasus bezalako malwarearekin gauzatutako zibererasoak, NFTen aplikazioa bideojokoetan eta adimen artifizialaren aurrerapenak izan dira Euskal Encounterreko hitzaldi eta tailerretan jorratutako gai nagusietarikoak. Euskaltel Fundazioak antolatu du euskal hitzordu teknologiko handia Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren (SPRIren bitartez) eta Euskaltelen babesarekin.
Euskal Encounter topaketa teknologikoan elkartutako adituek puri-purian dauden gaiak jorratu dituzte gaur; hala nola errealitate areagotuaren etorkizuna eta aukerak, avatarren eta metabertsoaren erabilera, eta konputazio kuantikoaren erronkak. Hizlariek jakitera eman dutenez, teknologia horiek goitik behera eraldatuko dute gure gizartea datozen 5-10 urteetan. BECeko hitzorduan gauzatzen ari diren hitzaldi eta tailerrak interes handia pizten ari dira, gai interesgarri ugari ekarri baitituzten aurtengo adituek, arlo anitzen inguruan: zibersegurtasuna, programazioa, adimen artifiziala edo ibilgailu elektrikoak, besteak beste.
Hogeita hamargarren Euskal Encounter topaketa teknologikoak milaka zale elkartu ditu Barakaldoko BECen. Etenik gabeko lau egunez gozatzeko prest agertu dira, eta 300 jarduera baino gehiagotan parte hartzako aukera izango dute arlo anitzetan: sormen digitala, streaminga, bideojokoak, software librea eta hardwarea, besteak beste. Inaugurazio ofiziala baino ordu batzuk lehenago hartu dute beren lekua parte-hartzaileek, eta nabaria da Euskal Encounterren normaltasunera bueltatzeko gogo handia dutela zaleek.
Euskal Encounter hitzordu teknologiko handiak bere 30. edizioa ospatuko du uztailaren 22 eta 25 artean 300 jarduera baino gehiagorekin. Parte-hartzaileek ikasteko eta ondo pasatzeko aukera izango dute aurrez aurreko topaketan; izan ere, murrizketarik gabeko formatu presentzialera itzuliko da bilkura. Hala, teknologiak, berrikuntzak eta ekintzailetzak bat egingo dute BECen, Sabino San Vicentek, ekimenaren antolakuntzaz arduratzen den Euskaltel Fundazioko zuzendariak, ziurtatu duenez.
Euskal Encounterrek 30. edizioa ospatuko du hainbat berrikuntzarekin eta Opengunearen itzulerarekin. Teknologia berrien arloko profesional eta zaleen Estatuko topaketarik handienak milaka lagun bilduko ditu Barakaldoko BECen uztailaren 22tik 25era. Nobedadeen artean, azpimarratzekoa da ‘Streaming’ atal berria, eduki-sortzaileei zuzendua. Arlo berriarekin batera, aurreko urteetan antolatutakoak mantenduko dira: sormen digitala, hardwarea, software librea, jokoak eta beste jarduerak deritzona, zeinak ekintza ludikoenak biltzen dituen.
Araba Encounterren bederatzigarren edizioa online egin da, eta oso balantze positiboarekin amaitu da gaur. Gainera, berri ona iragarri
...Araba Encounterreko hitzaldietan gaur egungo erronka teknologiko nagusietako batzuk jorratzen ari dira adituak. PlayerON enpresako Maitane
...Zibersegurtasuna, adimen artifiziala, bideo-jokoak, eta diseinu eta marketin tresna berriak izango dira gaur hasi den Araba Encounter
...Araba Encounter 09 asteburu honetan egingo da, ostiraletik igandera, online formatuan, 340 plaza birtualekin eta jardueraz betetako
...Gipuzkoa Encounterren 16. edizioari ere nota ona jarri diote antolatzaileek, teknologia zaleen inplikazioa eta parte-hartzea ikusita, bai 20 hitzaldi eta tailerretan eta bai partyko gainerako arloetan: sormen digitala, hardwarea, bideo-jokoak eta software librea. Euskaltel Fundazioko zuzendari eta topaketaren koordinatzaile Sabino San Vicente oso pozik agertu da online egindako lanparty honen emaitzarekin, eta balantze gisa, eskainitako edukien kalitate handia eta parte-hartzaile, babesle eta antolatzaileen arteko lankidetza bikaina azpimarratu ditu.
Instagramen eta NFTen (mundu digitalean hedatzen ari diren aktibo "imitaezinak") etorkizuna edo etxean energia aurreztea dira Gipuzkoa Encounter 16an landutako gai deigarrienetarikoak. Antolatutako 20 hitzaldiak interes handia pizten ari dira parte-hartzaileen artean, eta topaketan izena eman ez dutenak ere saioetara batzen ari dira, eskaintza irekia eta doakoa dela aprobetxatuz. Bilkura amaitzean, prestakuntza-material hori guztia eskuragarri egongo da Euskal Encounterreko YouTubeko kanalean.
Gaur hasiko da Gipuzkoa Encounter 16 online, heziketa-apustu erakargarriarekin eta jardueraz betetako egitarauarekin. Parte-hartzaileak arratsaldeko lehenengo orduetatik hasiko dira beren etxeetatik ekitaldira konektatzen eta programatuta dauden teknologia-munduko gaurkotasunarekin lotutako dozenaka lehiaketa, jolas eta hitzalditan parte hartzen.