Euskaltel Encounter

Sare lokala eta interneterako sarbidea

Internet Sarbidea

Euskaltelek emango dio partyari interneterako sarbidea. Euskal Encounterrean 60 Gbps sarbidea izango dugu eta Araba Encounter eta Gipuzkoa Encounterrean 10 Gbps.

Sare Lokala

    

Sarea antolatzeko erronka dugu aurrean. Erabiltzaile toki eta partyan eskeintzen diren zerbitzu guztientzat beharrezkoak diren zerbitzari guztiak elkar-konektatuko ditugu.

HP-ren ProCurve Switch-ei esker, sare-konexioa 20Gbps izango da.

Sarea astebetean antolatu behar da eta ekitaldi osoan 100% ibili beharko da, ohiko LAN batentzat normal ez diren kargak pairatuz. Halako jomuga iristeko merkatuko partner onenak ditugu lankide.

Euskalteleko bezero ingenieritza saila

 

 

 

 

Merkatuan diren elkarkonexio elementurik aurrerakoienak izango ditugu eskura. Euskaltelen bezero ingeniaritza sailak bere zerbitzu profesionalak utziko dizkigu Euskal Encounter-erako jarritako sarea beharbezala dabilela ziurtatzeko.

Datu Zerbitzariak

 

 

 

Hain sare estuari lagunduko dioten zerbitzariek berebiziko kalitatea behar dute, eta hain zuzen ere HP enpresa da aurten ere esparru honetan babesten gaituena. HP-ek partyko sare zerbitzu denak, Intraneta, FTP-a, etab,eskeintzea erraztuko diguten zerbitzariak jarriko dizkigu.

Geure cookieak eta besterenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa eta gure zerbitzuak hobetzeko, gure webgunearen erabilera aztertuz.

Aurrera egiten baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Argibide gehiago: Cookien Politika

Onartu
Diputación Foral de Araba
Diputación Foral de Gipuzkoa
Euskaltel
Go to top